Gaintzan zehaztu dute San Migel jaietako egitaraua
Irailaren bukaeran, azkeneko hiru egunetan ospatuko dituzte herriko jai nagusiak Gaintzan. Hilaren 28tik 30era, ostirala, larunbata —San Migel zaindariaren eguna— eta igandea hartuko dituzte. Hauxe da prestatu duten egitaraua: Irailaren 28a, ostira...
Irailaren bukaeran, azkeneko hiru egunetan ospatuko dituzte herriko jai nagusiak Gaintzan. Hilaren 28tik 30era, ostirala, larunbata —San Migel zaindariaren eguna— eta igandea hartuko dituzte.
Hauxe da prestatu duten egitaraua:
Irailaren 28a, ostirala
12:00. Suziriak.
17:30. Buruhandiak eta haur jolasak.
20:30. Sagardo dastaketa eta herri afaria, pilotalekuan.
Mozorro gaua (afaltzera ere mozorrotuta).
Gauean. Erromeria, Elizagoien ahizpak, Irune eta Itsaso trikitilariak.
Irailaren 29a, larunbata
12:00. Meza.
Ondoren. Trikitilariak, Irune eta Jokin.
12:30-14:30. Puzgarriak eta jolasak, haurrentzat.
14:30. Herri bazkaria, Oteñe erretegian.
16:00-18:00. Puzgarriak eta jolasak.
17:00. Toka txapelketa, herritarrentzat.
Ondoren. Erromeria, Irma eta Jokin.
Irailaren 30a, igandea
10:30. Meza.
Ondoren. Hamaiketakoa, jubilatuentzat. Kale Txiki jatetxean.
12:00. 29. Txirrindulari Igoera.Katarain eta Eguzkitza trikitilariak.
19:00. Mondejua eta ardoa.
Ondoren. Erromeria, Katarain eta Eguzkitza trikitilariak.