Comenius programa garatzen jarraituko dute aurten Oianguren ikastetxeko ikasleek
Ordiziako Oianguren ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat Llandudnotik (Galesetik) itzuli da Comenius proiektuaren 2. ikasturtearen nondik norakoak zehaztu ondoren. Alemaniako Worbis-eko Staatiches Gymnasiun Marie Curie ikastetxearekin eta Galesek...
Ordiziako Oianguren ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat Llandudnotik (Galesetik) itzuli da Comenius proiektuaren 2. ikasturtearen nondik norakoak zehaztu ondoren. Alemaniako Worbis-eko Staatiches Gymnasiun Marie Curie ikastetxearekin eta Galeseko Llandudno hiriko Ysgol John Bright School-ekin batera Puzzling pieces of the European puzzle (Puzzle europarraren zati harrigarriak) izenburupean ari dira garatzen proiektu hau. Aurten ere ikasleek hainbat lan burutuko dituzte, elkarlanean. “Euskal Herriko kultura zabaltzeko aukera” eskainiko duen egitasmoa dela nabarmendu dute parte hartzaileek: “eta baita besteena ezagutzeko ere. Euskal identitatea abiapuntutzat hartuta europeartasunerantz joko dugu eta egungo Europar Batasunaren ezaugarriak ezagutuko ditugu”.
Proiektu honen barnean irakasleen eta ikasleen bisitak eta elkar-trukaketak egingo dituzte. Besteak beste, proiektukideak 2012ko abenduan Ordiziara etorriko dira, herrialdea eta Oianguren ikastetxea ezagutzera. Beste bidaia bat ere egingo dute ikasturte honetan. Udaberrian Worbisera (Alemaniara) joango dira proiektuari amaiera emateko helburuz.













