
Juan Mari Olaetxea apaizak hil honetan utziko ditu Goierriko hiru parrokia. Joan direneko urte askoan haien ardura izan ondoren, Donostiara destinatu dute, gotzaindegiaren beste funtzio batzuetarako. Lazkaon 26 urte igaro ditu lizartzarrak; Olaberrian 21, eta Ataungo hiru parrokietan bederatzi. Eliztarrek hainbat agur festa antolatu dituzte. Olaetxearen ordez, hiru herrietako parrokien ardura Imanol Prietok hartuko du. Hiru herrietako eliztarrek bazkariak antolatu dituzte Olaetxearen omenaldiz. Hauexek dira tokiak eta egunak: Lazkao. Urriaren 26an, ostirala, bazkaria. Txartelak gaur, bihar eta etzi (urriak 9, 10 eta 11) erosi ahalko dira, Orobione jubilatueneko tabernan, 15:30etik 17:30era. Olaberria. Urriaren 28an, igandea, bazkaria izango da Arrieta jatetxean. Izena Arantxa Zubeldiari (943 88 00 67) edo Jose Antonio Medeirosi (943 16 12 38) eman behar zaie, hilaren 20a baino lehen. Ataun. Urriaren 14an, igandea, agur bazkaria Bittor jatetxean. Txartela aurrez jaso behar da (25 euro), biharko (urriak 10), ohiko denda eta tabernetan. Elizkizun bereziak ere izango dira, apaiza agurtzeko: igandean (urriak 14) San Martingo elizan 12:00etan, eta urriaren 20an Aiako elizan 18:00etan. San Gregorioko elizan herenegun izan zen.

Aurreko ostegunean plazan egin zuten aurreneko juntadizoa Lazkaoko Mintzalagun, beste ikasturte bati hasiera emateko. Azalpenak emateko eta taldeak osatzeko deialdira 25 bat lagun elkartu ziren. Izena hartu ondoren, hiruko taldeak osatuko dituzte: euskaldun zahar bat eta berri. Gerriko kultur elkartearen akuiluarekin, herrian «urte dexentean ondo funtzionatu» duen jarduera hasi da, beste behin. Udalaren, San Benito ikastolaren eta Maizpideren babesa du. Egitekoa, astean behin ordubetean bildu, eta edozertaz hitz egitea da. Komeni 14:30etik 16:30era eta 18:45etik 20:00etara bitarteetan izatea, Maizpideko ikasleen ordu libreak direlako. Ez dago nahitaez euskara batuan aritu beharrik. Helburua kaleko hizkerara ohitzea delako, eta inguruan euskaraz aritzea zail dutenei laguntzea, mintzapraktika egitea. Maiatzera arte iraungo du Mintzalagunak. Ekitaldi osagarriak ere izango dira urtean zehar. Doan da, guztientzat.

Ordiziako Mendizaleak elkarteak mendi irteera antolatu du urriaren 14rako. 7:30ean abiatuko dira Ordiziatik, eta Urkulu-Kurtzebarri-Aranguren ibilbidea jarraituko dute.

Goierriko Herriak Elkarlanean erakundeak, Beasain Elkarlanean festa egin du pasa den asteburuan, boluntario egunarekin batera. Herritarren partetik harrera ona izan du egunak, eta antolatzaileak gustura agertu dira. Ekitaldi horietan bildutako dirua, B...

Bigarren sektorea bultzatu beharra azpimarratu dute, enpresa berriak erakartzeko lan egitea animatu dituzte bertako EAJko zinegotziak

Zumarragako gizarte zerbitzuak bideratzen dituen larrialdietarako diru laguntzei erreparatuta, hiru dira talde ahulenak: emakumeak, gazteak eta etorkinak

Olaberriko Herri Eskolan Eskoriatzako Aratz mutikoaren bisita jaso zuten aurreko asteazkenean. Sendabide garestiko gaixotasun bat du, eta horretarako dirua biltzeko plastikozko tapoiak batu dituzte Olaberriko ikasle-irakasleek, herri osoaren laguntzarekin. Beasaingo La Sallek eta Zeraingo eskolak ere parte hartu dute. «Umeen begitarteak erabat aldatu ziren Aratz etorritakoan. Pozik sentitu ziren egindakoa lanarekin», azaldu dute eskolatik bisita hunkigarria. Aratzen amak 25 tona tapoi jaso dituztela azaldu zuen, eta beren beharrak bete dituztela.

Legorretako Udalaren Kultura lan-taldea informatika ikastaroak antolatu ditu. Doan izango dira. Izena emateko epea zabaldu dute, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean. Urriaren 31, ostirala, da apuntatzeko azkeneko eguna.

Ordiziako Oianguren ikastetxeko ikasle eta irakasle talde bat Llandudnotik (Galesetik) itzuli da Comenius proiektuaren 2. ikasturtearen nondik norakoak zehaztu ondoren. Alemaniako Worbis-eko Staatiches Gymnasiun Marie Curie ikastetxearekin eta Galesek...

Sare sozialak: zein eragin dute gure seme-alaben heziketan? izenburupean hitzaldia eskainiko dute gaur 18:30ean Goierri Eskolan. Mertxe Gordillo pedagogoak eskainiko du, eta seme-alabek sare sozialetaz egiten duten erabileraz hitz egingo du. Ikastaro b...

Atzo ireki zuten Ordiziako Barrena kulur etxean Ordiziarock jaialdiari lotutako erakusketa. Emarock izena du, eta izen bereko taldeak prestatu du. Rocka eta emakumea uztartzen dituen erakusketa da, argazkiz eta egunkari artikuluez osatua. Urriaren 19ra arte egongo da ikusgai. [Ikusi egitarau osoa] Erakusketa honekin emango diote hasiera aurtengo Ordiziarock ekimenari. Urriaren 20ra arte luzatuko da, eta aurten, emakumearen gaia lantzeaz gain, musika kalera aterako dute. Pilotalekuko oholtzaz gain kale ere erabiliko dute emanaldietarako. Ordiziako Gazte Asanbladak antolatuta, musika estilo anitzak entzuteko aukera izango dute musikazaleek datozen egunetan. Hori da jaialdiaren beste helburuetako bat: «Herritarrei musika estilo anitzez gozatzeko aukera ematea». Aurten jazza, Big Band estiloa edo dipsya entzuteko aukera emango du ekimenak. Kontzertuak urriaren 18tik 20ra bitartean egingo dituzte. Emakumearen gaia: Emarock «Autokritika» puntu bat ere badu erakusketak: «Kontzertuak lotzen hasi ginenetik, gehienbat gizonezkoen taldeak ekarri ditugula ikusi dugu. Erakusketa honekin, kontraste puntu bat ere bilatu nahi izan dugu. Musika munduan ere ezberdintasun sozial handia dago emakumeen eta gizonen artean, eta uste dugu jendeari begiak irekitzen lagunduko diogula», azaldu dute Gazte Asanbladatik. Dokumental emanaldi batekin osatuko dute emakumeari eskainitako gogoeta. Urriaren 17an proiektatuko dute, 18:00etan, Barrenan. Kontzertuak Kontzertuei dagokienez, egunero Ordiziako talde bat edo gehiago entzuteko eta ikusteko aukera eskainiko dute. [...]