Elkartasunezko tapoi bilketa bukatu dute Olaberrian, Aratz bisitan etorrita
Olaberriko Herri Eskolan Eskoriatzako Aratz mutikoaren bisita jaso zuten aurreko asteazkenean. Sendabide garestiko gaixotasun bat du, eta horretarako dirua biltzeko plastikozko tapoiak batu dituzte Olaberriko ikasle-irakasleek, herri osoaren laguntzarekin. Beasaingo La Sallek eta Zeraingo eskolak ere parte hartu dute. «Umeen begitarteak erabat aldatu ziren Aratz etorritakoan. Pozik sentitu ziren egindakoa lanarekin», azaldu dute eskolatik bisita hunkigarria. Aratzen amak 25 tona tapoi jaso dituztela azaldu zuen, eta beren beharrak bete dituztela.

Aratz, Olaberriko eskolako lagunekin. /Olaberriko Herri Eskola