Gaur eta bihar hitzaldi bana egingo dute Goierri Eskolan
Sare sozialak: zein eragin dute gure seme-alaben heziketan? izenburupean hitzaldia eskainiko dute gaur 18:30ean Goierri Eskolan. Mertxe Gordillo pedagogoak eskainiko du, eta seme-alabek sare sozialetaz egiten duten erabileraz hitz egingo du. Ikastaro b...
Sare sozialak: zein eragin dute gure seme-alaben heziketan? izenburupean hitzaldia eskainiko dute gaur 18:30ean Goierri Eskolan. Mertxe Gordillo pedagogoak eskainiko du, eta seme-alabek sare sozialetaz egiten duten erabileraz hitz egingo du. Ikastaro batean parte hartzeko bidea ere emango du hitzaldiak.
Bestalde, bihar goizean haurdunaldian dauden langileek jasan ditzaketen lan arriskuen inguruan hitz egingo dute. 10:30ean hasiko dute tertulia eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago bulegoa@goierrieskola.org hebidera idatzita edota 943 88 00 62 telefonora deituta.













