Herriak Elkarlanean elkartekoak gustura agertu dira larunbateko festarekin
Goierriko Herriak Elkarlanean erakundeak, Beasain Elkarlanean festa egin du pasa den asteburuan, boluntario egunarekin batera. Herritarren partetik harrera ona izan du egunak, eta antolatzaileak gustura agertu dira. Ekitaldi horietan bildutako dirua, B...
Goierriko Herriak Elkarlanean erakundeak, Beasain Elkarlanean festa egin du pasa den asteburuan, boluntario egunarekin batera. Herritarren partetik harrera ona izan du egunak, eta antolatzaileak gustura agertu dira. Ekitaldi horietan bildutako dirua, Benineko Manta herrian datorren urtean haurrentzat barnetegi bat eraikitzeko erabiliko dute.
Egunean zehar, bidezko merkataritzako postuak jarri zituzten azokan. Arratsaldean musika eta kale animazioa izan zituzten, baina eguneko ekitaldi nagusia, afari solidarioa izan zen. Eguerditik hasita, Pulpalia talde galiziarra eta herriko hainbat elkarte gastronomiko aritu ziren menua prestatzen. Ehun lagunetik gora bildu ziren afaltzeko, Loinazko San Martin plaza azpian jarritako mahaietan. Afalondoan, Gorka Lariz eta Mari Sol Carvero aktoreen Maneras de ligar umorezko saioa, keimada galizarra, eta Aitor Furundarena soinu-jotzailearekin kantu-festa izan zituzten.













