Lazkaon abiarazi dute Mintzalagun ekimena
Aurreko ostegunean plazan egin zuten aurreneko juntadizoa Lazkaoko Mintzalagun, beste ikasturte bati hasiera emateko. Azalpenak emateko eta taldeak osatzeko deialdira 25 bat lagun elkartu ziren. Izena hartu ondoren, hiruko taldeak osatuko dituzte: euskaldun zahar bat eta berri. Gerriko kultur elkartearen akuiluarekin, herrian «urte dexentean ondo funtzionatu» duen jarduera hasi da, beste behin. Udalaren, San Benito ikastolaren eta Maizpideren babesa du. Egitekoa, astean behin ordubetean bildu, eta edozertaz hitz egitea da. Komeni 14:30etik 16:30era eta 18:45etik 20:00etara bitarteetan izatea, Maizpideko ikasleen ordu libreak direlako. Ez dago nahitaez euskara batuan aritu beharrik. Helburua kaleko hizkerara ohitzea delako, eta inguruan euskaraz aritzea zail dutenei laguntzea, mintzapraktika egitea. Maiatzera arte iraungo du Mintzalagunak. Ekitaldi osagarriak ere izango dira urtean zehar. Doan da, guztientzat.
Aurreko ostegunean plazan egin zuten aurreneko juntadizoa Lazkaoko Mintzalagun, beste ikasturte bati hasiera emateko. Azalpenak emateko eta taldeak osatzeko deialdira 25 bat lagun elkartu ziren. Izena hartu ondoren, hiruko taldeak osatuko dituzte: euskaldun zahar bat eta berri.
Gerriko kultur elkartearen akuiluarekin, herrian «urte dexentean ondo funtzionatu» duen jarduera hasi da, beste behin. Udalaren, San Benito ikastolaren eta Maizpideren babesa du.
Egitekoa, astean behin ordubetean bildu, eta edozertaz hitz egitea da. Komeni 14:30etik 16:30era eta 18:45etik 20:00etara bitarteetan izatea, Maizpideko ikasleen ordu libreak direlako. Ez dago nahitaez euskara batuan aritu beharrik. Helburua kaleko hizkerara ohitzea delako, eta inguruan euskaraz aritzea zail dutenei laguntzea, mintzapraktika egitea.
Maiatzera arte iraungo du Mintzalagunak. Ekitaldi osagarriak ere izango dira urtean zehar. Doan da, guztientzat.














