Olaetxea apaizaren agur festak antolatu dituzte Lazkaon, Ataunen eta Olaberrian
Juan Mari Olaetxea apaizak hil honetan utziko ditu Goierriko hiru parrokia. Joan direneko urte askoan haien ardura izan ondoren, Donostiara destinatu dute, gotzaindegiaren beste funtzio batzuetarako. Lazkaon 26 urte igaro ditu lizartzarrak; Olaberrian 21, eta Ataungo hiru parrokietan bederatzi. Eliztarrek hainbat agur festa antolatu dituzte. Olaetxearen ordez, hiru herrietako parrokien ardura Imanol Prietok hartuko du. Hiru herrietako eliztarrek bazkariak antolatu dituzte Olaetxearen omenaldiz. Hauexek dira tokiak eta egunak: Lazkao. Urriaren 26an, ostirala, bazkaria. Txartelak gaur, bihar eta etzi (urriak 9, 10 eta 11) erosi ahalko dira, Orobione jubilatueneko tabernan, 15:30etik 17:30era. Olaberria. Urriaren 28an, igandea, bazkaria izango da Arrieta jatetxean. Izena Arantxa Zubeldiari (943 88 00 67) edo Jose Antonio Medeirosi (943 16 12 38) eman behar zaie, hilaren 20a baino lehen. Ataun. Urriaren 14an, igandea, agur bazkaria Bittor jatetxean. Txartela aurrez jaso behar da (25 euro), biharko (urriak 10), ohiko denda eta tabernetan. Elizkizun bereziak ere izango dira, apaiza agurtzeko: igandean (urriak 14) San Martingo elizan 12:00etan, eta urriaren 20an Aiako elizan 18:00etan. San Gregorioko elizan herenegun izan zen.
Juan Mari Olaetxea apaizak hil honetan utziko ditu Goierriko hiru parrokia. Joan direneko urte askoan haien ardura izan ondoren, Donostiara destinatu dute, gotzaindegiaren beste funtzio batzuetarako. Lazkaon 26 urte igaro ditu lizartzarrak; Olaberrian 21, eta Ataungo hiru parrokietan bederatzi. Eliztarrek hainbat agur festa antolatu dituzte. Olaetxearen ordez, hiru herrietako parrokien ardura Imanol Prietok hartuko du.
Hiru herrietako eliztarrek bazkariak antolatu dituzte Olaetxearen omenaldiz. Hauexek dira tokiak eta egunak:
- Lazkao. Urriaren 26an, ostirala, bazkaria. Txartelak gaur, bihar eta etzi (urriak 9, 10 eta 11) erosi ahalko dira, Orobione jubilatueneko tabernan, 15:30etik 17:30era.
- Olaberria. Urriaren 28an, igandea, bazkaria izango da Arrieta jatetxean. Izena Arantxa Zubeldiari (943 88 00 67) edo Jose Antonio Medeirosi (943 16 12 38) eman behar zaie, hilaren 20a baino lehen.
- Ataun. Urriaren 14an, igandea, agur bazkaria Bittor jatetxean. Txartela aurrez jaso behar da (25 euro), biharko (urriak 10), ohiko denda eta tabernetan. Elizkizun bereziak ere izango dira, apaiza agurtzeko: igandean (urriak 14) San Martingo elizan 12:00etan, eta urriaren 20an Aiako elizan 18:00etan. San Gregorioko elizan herenegun izan zen.

Juan Mari Olaetxea apaiza, Ataungo San Martin elizako organoa jotzen. /Aimar Maiz













