Rock & Rolla baino gehiago
Atzo ireki zuten Ordiziako Barrena kulur etxean Ordiziarock jaialdiari lotutako erakusketa. Emarock izena du, eta izen bereko taldeak prestatu du. Rocka eta emakumea uztartzen dituen erakusketa da, argazkiz eta egunkari artikuluez osatua. Urriaren 19ra arte egongo da ikusgai. [Ikusi egitarau osoa] Erakusketa honekin emango diote hasiera aurtengo Ordiziarock ekimenari. Urriaren 20ra arte luzatuko da, eta aurten, emakumearen gaia lantzeaz gain, musika kalera aterako dute. Pilotalekuko oholtzaz gain kale ere erabiliko dute emanaldietarako. Ordiziako Gazte Asanbladak antolatuta, musika estilo anitzak entzuteko aukera izango dute musikazaleek datozen egunetan. Hori da jaialdiaren beste helburuetako bat: «Herritarrei musika estilo anitzez gozatzeko aukera ematea». Aurten jazza, Big Band estiloa edo dipsya entzuteko aukera emango du ekimenak. Kontzertuak urriaren 18tik 20ra bitartean egingo dituzte. Emakumearen gaia: Emarock «Autokritika» puntu bat ere badu erakusketak: «Kontzertuak lotzen hasi ginenetik, gehienbat gizonezkoen taldeak ekarri ditugula ikusi dugu. Erakusketa honekin, kontraste puntu bat ere bilatu nahi izan dugu. Musika munduan ere ezberdintasun sozial handia dago emakumeen eta gizonen artean, eta uste dugu jendeari begiak irekitzen lagunduko diogula», azaldu dute Gazte Asanbladatik. Dokumental emanaldi batekin osatuko dute emakumeari eskainitako gogoeta. Urriaren 17an proiektatuko dute, 18:00etan, Barrenan. Kontzertuak Kontzertuei dagokienez, egunero Ordiziako talde bat edo gehiago entzuteko eta ikusteko aukera eskainiko dute. [...]
Atzo ireki zuten Ordiziako Barrena kulur etxean Ordiziarock jaialdiari lotutako erakusketa. Emarock izena du, eta izen bereko taldeak prestatu du. Rocka eta emakumea uztartzen dituen erakusketa da, argazkiz eta egunkari artikuluez osatua. Urriaren 19ra arte egongo da ikusgai. [Ikusi egitarau osoa]
Erakusketa honekin emango diote hasiera aurtengo Ordiziarock ekimenari. Urriaren 20ra arte luzatuko da, eta aurten, emakumearen gaia lantzeaz gain, musika kalera aterako dute. Pilotalekuko oholtzaz gain kale ere erabiliko dute emanaldietarako.
Ordiziako Gazte Asanbladak antolatuta, musika estilo anitzak entzuteko aukera izango dute musikazaleek datozen egunetan. Hori da jaialdiaren beste helburuetako bat: «Herritarrei musika estilo anitzez gozatzeko aukera ematea». Aurten jazza, Big Band estiloa edo dipsya entzuteko aukera emango du ekimenak. Kontzertuak urriaren 18tik 20ra bitartean egingo dituzte.
Emakumearen gaia: Emarock
«Autokritika» puntu bat ere badu erakusketak: «Kontzertuak lotzen hasi ginenetik, gehienbat gizonezkoen taldeak ekarri ditugula ikusi dugu. Erakusketa honekin, kontraste puntu bat ere bilatu nahi izan dugu. Musika munduan ere ezberdintasun sozial handia dago emakumeen eta gizonen artean, eta uste dugu jendeari begiak irekitzen lagunduko diogula», azaldu dute Gazte Asanbladatik. Dokumental emanaldi batekin osatuko dute emakumeari eskainitako gogoeta. Urriaren 17an proiektatuko dute, 18:00etan, Barrenan.
Kontzertuak
Kontzertuei dagokienez, egunero Ordiziako talde bat edo gehiago entzuteko eta ikusteko aukera eskainiko dute. Taldeak eta giroa kaleetara aterako dituzte aurten, izan ere, Ordiziarock jaialdia entsegurako lokalen falta ikustarazteko ere baliatuko dute. Udalarekin lanean dihardute musika taldeek, baina oraindik orain, ez dute aterperik aurkitu.
Emanaldiak:
Urriak 18:
• Combo Jazz eta Barikuan [D’Elikatuz zentroan, 18:30ean]
Urriak 19:
• De Jamaica al mundo [pilotalekuan, 19:00etan]
• Big Band, Starblues eta Limando [pilotalekuan, gauean]
Urriak 20:
• Bolkete [Herriko taberna parean, 19:00etan]
• Kail [Barrenako plazan, 20:00etan]
• Orangutan Swimming [Txindoki taberna parean, 20:00etan]
• Zutik dirau [Herriko taberna parean, 21:00etan]
• Eraso!, Governors, The Glasses Crew eta Anai Arrebak [pilotalekuan, 22:30ean]