Lazkao Lantzenek 1,25 milioiko mailegua hartu du
Lazkao Lantzen SA hirigintza garapenerako udal enpresak 1.250.000 euroko mailegua eskatu du, Iturgaitzaga eremuan 44 etxebizitza eraiki ahal izateko. Sabadell Guipuzcoano banketxearekin hitzartu du mailegua, denera bost urtean itzultzeko. Hiruhilabeteko Euribor indizea gehi %5,7 izango da interesa. Udalak, bere aldetik, urtarrilaren 31ko batzarrean onartu zuen mailegu horren abala hartzea. Lazkao Lantzen sustatzaileak etxeak eraikitzeko lur mugitze lanak lehiaketara atera ditu, 302.878,83 euroko eskaintzarekin eta hiru hilean egiteko.