Bi gazte atxilotu zituzten atzo Beasainen, ustez eskola batean lapurtzeagatik
Atzo arratsaldeko 17:00ak inguruan Ertzantzak lapurreta baten berri jaso zuen. Dirudienez, Beasaingo ikastetxe bateko atezainak 19 eta 16 urteko bi gazte lapurretan harrapatu zituen ikastetxe barruan.
Atezainak bi gazteei bertan eustea lortu zuen Ertzantza iritsi bitartean. Hauek iritsi zirenean gazteak identifikatu eta ikastetxea miatu zuten. Dirudienez, ustezko bi lapurrak ikastetxearen kanpoaldean erdi-irekita zegoen leiho batetik sartu ziren, beheko solairuan beste leiho bat indarrez irekita eta lekuz kanpo arukitu zuten eta lehen solairuan ate bateko zerrailan palanka eginda dagoen ate bat eta irekitako eta hustutako armairu bat aurkitu zituzten.
Ertzantzak jakinarazi duenez, gazteek ustez lapurtu nahi zuten materiala, zeramatzaten motxilen behekaldean zeramaten:bideokamera bat, ordenagailu eramangarri bat, mikrofonoak, kableak, eta abar. Atxilotutako gazteetako bati ikastetxeko giltza sorta bat ere aurkitu zioten. Ertzainek destornilladore bat eta dirua ere hartu zituzten, hauen jatorria ez delako zehatza.
Gazteak atxilotu egin zituzten ustezko indarrezko lapurreta egin izanagatik. Komisaldegitik pasa ostean, aske gelditu ziren biak eta orain epaiketaren zain daude.












