Gainzuri eskolako guraso elkarteak antolatu du ‘Etxetik erdaraz eta bizi euskaraz, ibilbide baten bizipenak eta ikasketak’ solasaldia. Etzi, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean Xabi Paya irakasleak eta bertsolariak Etxetik erdaraz eta bizi euskaraz, ibilbide baten bizipenak eta ikasketak hitzaldia eskainiko du 18:30ean. Hizketaldia Urretxuko Gainzuri ikastetxe publikoko guraso elkarteak antolatu du.
Arrasate Euskadundu Dezagun euskara elkarteak hirugarren urtez antolatu du Euskal Herriko Palindromo lehiaketa euskaldunak hizkuntzarekin jolastera animatzeko helburuarekin. Xabier Lasa urretxuarrak Irudik Uluka Iduri palindromoarekin irabazi du lehiaketa, eta Debako Txindurri Iturri nekazal turismo sagardotegiak emandako saria jaso du.
David Ardions gidari oñatiarrak irabazi zuen, atzo, Gabiriako XV. Rallyesprinta, Josu Agirre gidari-ondokoa lagun zuela. Joxe Labaka-Aitor Otaegi azpeitiarrek egin zuten bigarren. 30 taldek bukatu zuten proba. Iban Tarsicio-Iñigo Peñak osatu zuten podiuma, hirugarren. Lehen lau sailkatuak 6 segundoren barruan geratu ziren, lehia estuaren seinale.