Goiztiri AEK euskaltegia ezagutu eta Korrikaren dokumentala ikusteko bisita
Korrikaren inguruan antolatzen duten kultur egitarauaren barruan, Goiztiri AEK euskaltegiak ate irekien eguna antolatu du biharko. Beasaingo eta Ordiziako lokalak ezagutzeko eta 18. Korrikaren inguruan egin duten dokumentala ikusteko aukera izango da. Bisitak, goizez (9:30-11:30) eta arratsaldez (18:00-20:00) izango dira. Hala nahi duten bisitariek, euskaltegiko ikasleek dokumentalaren inguruan egingo duten solasaldian parte hartzeko aukera ere izango dute.