Aita Iparragirre herri eskolako mendizaleak Gazumen eta Ernion izan ziren euren azken irteeran. 40 bat lagunek parte hartu zuten. Eguraldi bikaina lagun, autoa Iturriotzeko bentan utzi zuten, Gazume eta Ernio mendietako gailurretara igo ziren eta ondoren Zelatuneko zelaian salda beroa hartu zuten.