Idiazabalgo ikastetxean 40 ordenagailu eramangarri lapurtzen saiatu dira
Ertzainek lapurreta bat zapuztu zuten larunbat goizaldean Idiazabalgo ikastetxean. Goizeko ordu batean eskola inguruan zarata entzun zuen bizilagun baten deia jaso zuten. Bertaratu zirenean, hainbat ate indarrez zabaldu zituztela ikusi zuten. Lapurren autoa ere bertan zen. Lapurretako bat atxilotu zuten, baina bestea ordurako alde egina zen. Atxilotutako lapurrak leiho batetik salto egin zuen ihes egiteko, baina zauritu egin zen. Zumarragako ospitalera eraman zuten. Ertzaintza beste lapurra atxilotzeko lanean ari da.
2009an ere lapurreta bat izan zen Aita Iparragirre ikastetxean. Oraingo honetan lapurrek ez dute helburua bete, baina gutxi falta izan zaie: ertzainak heldu zirenerako, 40 ordenagailu autoan sartzeko prest zituzten.