Arrietak eta Andonegik ezin izan dute Euskal Herriko txapela jantzi
Ibilbide oparoa egin dute, baina finala gehiegi izan da. Gari Arrietak eta Azeari Andonegik osatutako bikoteak ezin izan du Euskal Herriko pala motzeko txapelketa irabazi. Asteburuan zuten finala, Lakuako (Araba) Txukun pilotalekuan, nahiz eta finalerako aukeratutako tokia ez zen Oianguko pilotarien oso gustukoa. Parean, berriz, Sopelanako Kurene taldeko bikoa zuten, Garaik eta Garatek osatutakoa. Ligaxkan hiru tantoko aldearekin irabazi zuten goierritarrek, baina finalean, bizkaitarrak izan ziren jaun eta jabe, eta Oiangukoek ez zuten jokorik ona egin. 40-18 galdu zuten. Hala ere, egindako ibilbidearekin eta txapeldun orde tituluarekin gustura gelditzeko moduan da Oianguko bikotea.