Txindokiko zazpi atletak parte hartu dute Espainiako txapelketan, Euskadiko selekzioarekin
Granollersen (Herrialde Katalanak) jokatutako Espainiako kros txapelketan, Txindoki atletismo taldeko zazpi atletak parte hartu dute asteburuan. Gizonezkoen senior mailan, Eneko Agirrezabalek 50. postua lortu du (4. euskal herritarra) eta Jose Antonio Blanco Txurik 86.a (7. euskal herritarra). Gainontzeko bost atletak junior mailan aritu dira. Emakumezkoetan, aipagarria da Maria Ibañezek lortutako 14. postua. Maider Unanuek 47. tokian bukatu zuen eta bera izan zen lehen euskalduna; Amaia Garmendiak 57. egin zuen. Mutiletan berriz, Iñigo Jauregik 43. eta Alex Oiarbidek 65. postuan bukatu zuten.
https://www.youtube.com/watch?v=lDm7Cej8Xc0

Gari Garmendia Espainiako txapeldun pisu-jaurtiketan
Txindoki-Jaso atletismo taldeko Gari Garmendia pisu-jaurtilari idiazabaldarrak kimu mailako Espainiako Txapelketa irabazi du Valentzian. Orain hilabete inguru 15:65eko jaurtiketa bat egin zuen Donostian lau kiloko bolarekin –hori zen bere errekorra–, baina Valentzian egindakoa balentria izan da. Lehen tiraldian 15:77eko marka egin zuen, eta bosgarrenean, 16:27koa, Euskadi errekor berria jarriz. Bikaina izaten ari da Garmendiaren kirol bilakaera. Iazko udan hamabi metro inguruko jaurtiketak egiten ari zen, eta sei-zortzi hilabetean lau metro gehiagoko jaurtiketak egiten ari da. Bere garaian Iker Sukia ataundarrak eta Odei Lopez legorretarrak kimu mailan zituzten marka guztiak ontzen ari da. Nesketan, Ane Torres bosgarren sailkatu da Espainiakoan, 11:56ko jaurtiketa eginda (11:98 da bere marka) eta Amets Otaegi 11. sailkatu da, 10:16ko jaurtiketa batekin. Biak ala biak lehen urteko kimuak dira, eta ikusi egin behar datorren urteko txapelketan zer egiteko gai diren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.