‘Aniztasuna biziz’ bideo bilduma landuko dute
Urretxun berriki martxan jarri den aniztasun eta bizikidetza mahaiaren baitan, bost bideoko bilduma osatuko dute Aniztasuna Biziz izenburupean. Helburua, herri mailan kultura ezberdinen arteko bizikidetza bultzatzea izango da. Gattiken taldeak egindako Urretxuko aniztasuna ezagutzen lehenengo bideoa ikusgai dago jada goierri.hitza.eus-n eta urretxubiziz.com-en.













