
Joan den asteburuko Beasaingo III. herri lasterketa jendetsuaren ostean, larunabtean Arriarango II. mendi lasterketa egingo dute. Goizean goizetik hasiko da festa. Izan ere, Euskal Mendi Selekzioko kideak Arriarana gerturatuko dira eta goizeko 11:00etatik aurrera ekintza ugari egingo dira. Festarekin hasteko, gaztetxoentzako jolasak egongo dira Euskal Mendi Selekzioko kideekin. 12:30ean Euskal Selekzioaren aurkezpen ofiziala egingo da eta 13:00etan bazkaria egingo dute. Mendi lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da. 15,3 kilometroko luzeera izango du 750 metroko desnibelarekin.