Beñat Elizondo
Aste honetako Bixi-Bixi irratsaioan, Beñat Elizondo eta Xabier Albizu izan dira gonbidatuak; Iparra-Hegora jaialdiaren inguruan hitz egin dute. Goiztiri AEK-ko Maitane Legarretak, berriz, Ipar Euskal Herrian ohikoak diren zenbat hitz aurkeztu ditu.
Korrikak ere izan du bere tartea, eta Axular Barandiaranek Goierriko ibilbidearen nondik norakoak kontatu ditu. Bestalde, Aitor Calvillok AHIZE euskara kudeaketaz arduratzen den zerbitzua aurkeztu du. Eta Santos Belokik, hainbat hitz eta olerki ekarri ditu irratsaiora.
[audio:http://www.ivoox.com/bixibixi-iparra-hegoaz-benat-elizondo-eta-xabier-albizu_md_1865040_1.mp3]