Korrikak Goierri zutik jarriko du gaur
Korrikak lehen pausoak eman orduko hartuko du Goierrirako bidea, gaur. Euskararen aldeko herri lasterketa entzutetsuaren 18. aldia gaur hasiko da, Andoainen (Gipuzkoa), eta martxoaren 24an amaituko da Baionan (Lapurdi). Eman euskara elkarri du leloa. Lehenengo bisita izango da gaurkoa. Herri gehienak zeharkatuko ditu, iluntzetik aurrera. Goierri garaian martxoaren 21ean, osteguna, izango da atzera. Goizaldeko ordubata pasatxoan sartuko da Deskargatik, Urretxu (01:43), Zumarraga (02:03) eta Legazpi (02:46) zeharkatzeko.
Eskualdearen barrenetik sartuko da lekukoa, 20:00ak aldera, Legorretan. Bailarako haranetan jarraituko du gero, bost-bat ordurako; eguna aldatu eta 01:30a aldean Otsaurtetik Altsasu alderantz jarraituko du Korrikak. Goierriko ibilbideari dagokionez, Lazkaomendiko aldapa pikoa igoko du lasterketak, Zaldibiatik Lazkaorako bidean. Ondoren, Olaberria ere gainditu beharko du, eta hango gainetik Idiazabalera segiko du, Ojarbide baserrietatik.
Lierniko gaina izango du hurrengo zailtasuna, Ormaiztegi eta Mutiloa artean. Azkenik, Zegamatik gora Otsaurteko maldetan eramango dute korrikalariek ikurra, etenik gabe.
Herri gehienetan festa
Korrika iristeko arratsalde bat besterik ez dute itxaron beharko goierritarrek. Baina irrika izugarrizkoa da, herrietan prestatu dituzten egitarauak ikusiz gero. Hamasei udalerritan jai giroko ekitaldiak izango dira, lasterketaren itxaron-orduetan alai irauteko.
Umeentzat Korrika Txikiak egingo dira, batetik. Bestetik, afariak, pintxo-poteoak eta bestelako gozagarriak prestatu dituzte. Toki gehienetan gaurkoarekin bukatuko da Korrika Kulturala, lasterketa aurreko orduetan. Ormaiztegin, hala ere, larunbatean egingo dute Korrika Txikia, eta Lazkaon Bertso Korrika geratzen da. Goierri garaiko egitarau guztiaz gain, noski.
Ibilbidea-ordutegia
Gaur
- Legorreta. 20:12
- Itsasondo. 20:37
- Ordizia. 20:44
- Zaldibia. 21:09
- Lazkaomendi.
- Lazkao. 21:34
- Olaberria. 22:07
- Ojarbide.
- Idiazabal. 22:25
- Ihurre.
- Beasain. 22:51
- Ormaiztegi. 23:49
- Lierni.
- Mutiloa. 00:07
- Zerain. 00:25
- Segura. 00:38
- Zegama. 01:16
- Otsaurte.
- 15:00. Korrika Txikia.
- Ondoren. Askaria eta jolasak.
- 18:00. Karaokea.
- 19:00-21:00. Pintxo potea.
- 17:30. Korrika Txikia, Aramatik Itsasondora.
- Ondoren. Txokolate jana eta triki-poteoa.
- 17:30. Korrika Txikia, Aramatik Itsasondora.
- Goizean. Korrika Txikia.
- 18:30. Erromeria eta pintxo-potea.
- 14:30. Korrika Txikia. Txokolatea eta triki-poteoa.
- 15:30. Korrika Txikia, plazan.
- 16:30. Haur jolasak.
- Iluntzean. Pintxo-potea, trikitilariekin.
- 15:30. Korrika Txikia.
- Ondoren. Txokolate jana.
- 18:30. Txaranga.
- Iluntzean. Talo afaria.
- 15:30. Korrika Txikia.
- 17:00. Txokolatea, Arkupen.
- 17:30. Dokumentala.
- 18:00. Jolasak.
- 19:00. Pintxo-potea trikitilariekin: Arkupe, Arrieta, Zezilione.
- 15:00. Korrika Txikia.
- 18:00. Txokolate jana, plazan.
- 19:00. Kantu-poteoa, Pilarrenetik abiatuta.
- 15:00. Korrika Txikia, plazan.
- 18:00. Buruhandiak.
- Ondoren. Triki-poteoa.
- 19:00. Korrikaren dokumentala, kultur aretoan.
- Ondoren. Txikiteoa.
- 21:00. Afaria, Barduliarrak elkartean.
- Goizean. Korrika Txikia.
- 19:00. Pintxo-potea.
- 21:00. Afaria, Osinalden.
- 17:30. Korrika Txikia.
- 19:00. Dokumentala eta arropa salmenta.
- 15:00. Korrika Txikia.
- Ondoren. Txokolate jana.
- Iluntzean. Ongi etorri festa.
- 18:00. Patata-tortilla lehiaketa eta triki-poteoa.
- 18:30. Dokumentala, kultur etxean.
- 15:30. Korrika Txikia, eskolan.
- 18:00. Haur jolasak, buruhandiak. Poteoa txistulariekin eta trikitilariekin.
- Ondoren. Afaria, Ostatuan.