Munduko pilotu onenak Urretxuko trialsin lehian izango dira igandean
Gipuzkoako Trialsin Txapelketako laugarren proba jokatuko da etzi Santa Barbaran. Haur, gazte eta elite mailetan banatuta hartuko dute parte pilotuek: eta elite mailako munduko piloturik onenak izango dira Urretxun. Proba Goierri Txirrindulari Eskolak antolatu du, eta ikuskizuna «ziurtatuta» dagoela aurreratu dute.