Enplegua sortzeko lanbide prestakuntza berriaren ardatza espezializazioa da
Hetel elkarteak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hogei lanbide eskola biltzen ditu. Horien artean Urola Garaiko Lanbide Eskola dago (Ugle), Zumarragan egoitza duena. Hetelek, Hobetuzekin eta Lanbiderekin elkarlanean enplegua bultzatzeko kanpaina martxan jarri berri du. Prestakuntza programa honen ezaugarri nagusia espezializazioa da. Carlos Gurdaspar da kanpainaren arduraduna Uglen, honako adibidearekin azaldu du: «Ostalaritza zikloa egin ordez, orain gozogintza bakarrik ikasi ahalko dute, eta ikasketa agiria jasoko dute amaitzen dutenean».