Klima aldaketaren inguruko ‘Bazen behin uharte bat’ dokumentala ikusgai Ordizian
Otsailean Tolosako Ekozimenaldian estreinatu zen Bazen behin uharte bat dokumentala proiektatuko dute bihar, osteguna, Ordiziako Herri Antzokian. Saioa 20:30ean izango da. Jatorrizko hizkuntzan (inglesez) emango dute filma, baina euskarazko azpitituluekin. Pazifikoko hego ekialdean dagoen Takuu uhartearen errealitate gordina du hizpide filmak. Klima aldaketaren ondorio suntzitzaileak jasaten ari dira uharte horretako herritarrak.