Korrika 18ri ongi etorria emateko dena prest dago Goierri garaian
Korrika 18k bigarren bisita egingo du Goierrira bihar. Pasa den astean Goierri behea zeharkatu eta Euskal Herrian barrena ibili eta gero, Goierri garaira iritsiko da bihar ordu txikitan. Urretxun, Zumarragan eta Legazpin barrena ibiliko da «17 kilometroko zeharkaldian», Aitor Arando Goierri garaiko Korrikako arduradunak esan duenez. Hemendik Deba goienera joko du Korrikak Udanako bidetik Oñatirantz.