‘Parot’ doktrina salatzeko manifestazioa deitu dute biharko
Goierri garaiko Herrira taldeak 197/2006 doktrina, edo Parot doktrina indargabetzea exijitzeko manifestazioa deitu du gaur arratsalderako. Hitzordua 19:00etan izango da, Euskal Herria plazan.
Biharko protesta ekitaldia Ines del Rio euskal presoaren auziaren testuinguruan antolatu du Herrirak. Izan ere, bihar berraztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Estrasburgon presoaren kasua. Horrekin batera, Herrirak bailaran «Ezkio Itsasoko Gonzalo Rodriguezek eta Legazpiko Kepa Solanak eta Juani Delgadok Parot doktrinapean kartzelan jarraitzen dutela gogorarazi dute. Guztira 72 dira doktrina hau ezarri zaien euskal presoak.
Goierri garaiko Herrirak adierazi duenez, «Parot doktrina indargabetzea ezinbestekoa da euskal preso politikoei ezartzen zaien salbuespeneko espetxe politikari bukaera emateko». Gaur arratsaldeko erronka «Legazpin 500 bat pertsona batzea da» eta horregatik eskualde guztiko herritarrei luzatu diete bertan parte hartzeko gonbitea.