Errepideko txirrindularitza sasoia gaur hasi da Goierrin, Beasaingo Usurbe probarekin
Kadete mailako txirrindulari andana elkartu da gaur goizean Beasainen, Loinatz txirrindulari elkarteak antolatutako 31. Usurbe Proba lehiatzeko. Denboraldia gaur hilabete hasi zuten gaztetxoek, Donostian, eta egutegiko laugarren lasterketa zuten Beasaingoa. Goierrin, aldiz, maila horretako aurreneko lasterketa izan da. Denboraldia berez infantilek hasi zuten, Beasainen bertan, martxoaren 9an.
Ehunka txirrindularik 11:00etan hasi dute ibilbidea, 57 kilometro luzekoa. Mendate bakarra bukaeran izan dute, Lierniko gaina, Mutiloatik igota, helmugarako 7 kilometroren faltan.
Arratsaldean beste karrera bat izango da, Goierrin. Ormaiztegin, 16:30etik aurrera, haur eta kimu mailetako ziklistak lehiatuko dira. Herrigunean atonduko diete ibilbidea.