Bihar jokatuko da Osinalde sariko finala
Bihar bertsolari gazteentzako Osinalde sariko finala jokatuko da Gabirian. Afaria 20:30ean egingo da Osinalde elkartean eta, ondoren, bertsolariek abestuko dute. Sei lagunek parte hartuko dute: Azpeitiko Josu Oiarzabalek, Errezilgo Nekane Zinkunegik, Iruritako Iñaki Alemanek, Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabalek, Algortako Imanol Uriak eta Arrigorriagako Peio Ormazabalek.
Antolatzaileak «oso gustura» ageri dira hiru kanporaketetan parte hartu duten 18 bertsolariek eman duten mailarekin. «Hiru saioak nahiko onak izan dira eta hiruetan giro ona egon da. Baita aurten lehenengoz jokatu den Zaldibiako kanporaketan ere», aipatu du Jokin Muruak.
Gabiriako bertsolari gazte honen ustez, ez dago faborito argirik. «Peiok, Imanolek, Nekanek eta Josuk iazko finalean ere parte hartu zuten. Nerearentzat eta Iñakirentzat lehen finala da, baina biak oso ondo aritu dira kanporaketan. Iñakik sekulako saioa osatu zuen Zaldibian».
Guztiek dituzte irabazteko aukerak, beraz. Denek ez dute berdin abesten, ordea. «Iñakik eta Josuk umoretik kantatzen dute. Nereak, Peiok, Imanolek eta Nekanek, berriz, kalitate handia dute eta bakarka oso ondo aritzen dira. Nekanek hobekuntza handia egin du iaztik».
Hala, biharko saioa ikusgarria izatea espero du. «Afarirako txartelak Aztiriko saioa heldu aurretik agortu ziren eta giro ona egongo da, ziur».
Aurten ez da goierritarrik egongo finalisten artean, Zaldibiako saioan parte hartu zuen Joanes Etxaide zegamarra ez baita finalerako sailkatu. Dena den, azken urteotan goierritar askok jantzi dute txapela Gabirian: Nerea Elustondo legazpiarrak, Iker Zubeldia zegamarrak, Iñaki Apalategi beasaindarrak, Iban Urdangarin eta Aitzol Barandiaran ataundarrek eta Amaia Iturriotz urretxuarrak.
Azken hau iaz nagusitu zen. Iturriotzek Osinalde saria irabaztea gauza handia dela dio. «Txapelketa oso berezia da inguru honetako bertsolariontzat. Asko poztu nintzen irabazi nuenean. Gainera, ezustean irabazi nuen. Izan ere, garai hartan ez nenbilen bertsotan. Motibaziorik gabe nengoen».
Egun, berriro bertsolaritzaz gozatzen ari da eta arrazoietako bat Osinalde saria irabazi izana dela aipatu du. Txapelketak irabaztea saioak lortzeko ere ona dela esaten da, baina berak ez zuen alde handirik nabaritu. «Aurten, ordea, saio gehiago ditut».
Bertsolari gazte asko daude eta, hala, ez da erraza saioak lortzea. «Guztiok bertso eskoletatik atera gara eta teknika ona daukagu. Ez dakit zein irizpide erabiltzen dituzten antolatzaileek batari edo besteari deitzeko, baina denok antzeko saio kopurua dugula uste dut», esan du.
Txapelketen garrantzia azpimarratzen da, baina Iturriotzek saioetan maila ona ematea ere oso garrantzitsua dela uste du. «Ahoz ahokoa oso garrantzitsua da eta ez da komeni inork maila txarra eman duzula esatea».
Gabirian txapela janzten dutenek ezin dute gehiago Osinalde sarian parte hartu, baina Urretxuko bertsolari gazteak gertutik jarraitu du aurtengo edizioa ere. Aztiriko saioan egon zen eta finalera ere joango da. Muruak ez bezala, berak faboritoak ditu. «Bertsolari guztiak ezagutzen ditut, Iñaki Aleman ez ezik. Denek egin dezakete lan ona, baina Peio eta Nerea oso ondo ikusten ditut. Nire ustez faborito nagusia Peio da: oso ondo dabil eta azkeneko urtea du».