Zumarragako lantegiko ELAk eta LABek ez dute proposamen horrekin bat egin; enpresarentzat ez da jaitsiera nahikoa
Ana Larrañaga Fitur Nazioarteko Turismo Azokaren zuzendariarena izan da aurten Idiazabal Gaztaren denboraldi berriari hasiera emateko ohorea izan duena. Zumaiarra bera, hogei urte daramatza Madrilen turismoari lotutako lanak gidatzen, eta 2001etik da Fiturreko zuzendaria. «Eskerrik asko. Poz handia da niretzat gaur hemen egotea. Ea orain plazan buelta bat emateko tartea hartzen dudan», izan dira Larrañagaren lehen hitzak. Gazta berria ebaki eta berehala honako esaldi borobila bota du, marketing mundua ondo baino hobeto ezagutzen duela erakutsiz: «Idiazabal, natura gazta bihurturik».
Proiektuak aurkeztu dituzten hiru ostalarien proposamenak entzungo ditu bihar ebaluazio batzordeak