Lazkao Txiki gogoan izango dute, hil zeneko 20. urtemugan
Duela 20 urte, 1993ko apirilaren 3an hil zen Joxe Migel Iztueta 'Lazkao Txiki' bertsolaria. Oso pertsona maitea zen herritarren artean, eta lazkaotarrek, hil zenez geroztik, urtero egin diote omenaldia. Haren izena eta irudia dituen plazan biltzen dira urtero. Aurten, 20. urtemuga izaki, ekitaldi sorta berezia antolat du Gerriko kultur elkarteak, hilaren 19tik 21era bitartean.
Duela 20 urte, 1993ko apirilaren 3an hil zen Joxe Migel Iztueta ‘Lazkao Txiki’ bertsolaria. Oso pertsona maitea zen herritarren artean, eta lazkaotarrek, hil zenez geroztik, urtero egin diote omenaldia. Haren izena eta irudia dituen plazan biltzen dira urtero. Aurten, 20. urtemuga izaki, ekitaldi sorta berezia antolat du Gerriko kultur elkarteak, hilaren 19tik 21era bitartean.
Batetik, hilaren 19an, ostirala, bertso afaria egingo dute Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan. Parte hartu nahi dutenek, hilaren 16a baino lehen eman behar dute izena 943 88 65 00 telefono zenbakian, 22 euro ordainduta.
Bestalde, hilaren 21ean, igandea, Lazkao Txiki Zelaian bilduko dira, Iztueta zenaren oroigarriaren aurrean, haren omenezko ekitaldia egiteko. Bertsoak, musika eta dantza izango dira, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.