Maiatzaren 30eko greba orokorrerako deia egin du EHBilduk Beasainen
EHBilduk deituta, Beasaingo Pergoletatik hasi eta Lanbideren bulegoraino giza-katea egin dute gaur arratsaldeko 19:00etan 70 lagun inguruk greba orokorrerako dei eginez. “Burujabetzaren alde greba orokorra” zioen karteltxo bana eraman dute giza-kateko kideek eta bi ilaretan jarrita egin dute ibilbidea.
Aurrez, 18:00etan 200 lagun inguru bildu dira Zubimuzu plazan.