«Aktore lanetik bizitzea ez da erraza, gaur lana duzu, eta bihar auskalo»
Xabier Erauskin aktorea (Zaldibia, 1969) Goenkalen ari da lanean. Hamar urte pasatxo dira lehen telesailean aritu zenetik, eta harrezkero, laburmetrai batzutan ere parte hartu du.
Baina, soldata ateratzeko Alonso hornigai enpresan lan egiten duzu.
Aktore lanetik soilik bizitzea ez da erraza, gaur lana duzu, eta bihar auskalo. Zaletasun moduan hartu izan dut beti.
Zaletasun bat.
Musika, antzerkia…
Liburu bat.
Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao da azkena irakurri dudana.
Pelikula bat.
Hollywoodekoa ez bada, hobeto.
Musika talde bat.
The Clash.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Izarren hautsa.
Janari bat.
Udan gaudenez, entsalada.
Edari bat.
Errioxako ardoa.
Oporretarako leku bat.
Oporretarako bada edozein.
Amets bat.
Bizi naizen bitartean ametsak izateko gaitasuna ez galtzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
16 urterekin lagunekin, lehen aldiz, oporretara irten ginenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lagun batek idatzitako poesia.
Gorroto duzuna.
Itxurakeria
Goierriko txoko bat.
Amundarain errekan Jupiter deitzen diogun presa.
Herriko alkate bazina.
Alkatea laguna dut eta ezin jarriko dut orain konpromisoan.
Zaldibian biziko ez bazina…
Edonon.