Atzoko lan istripua salatzeko bildu dira STO aurrean
STO aurrean hainbat langile bildu dira, atzo lan istripuan hil zen lankidearen familiari elkartasuna adierazi eta horrelakorik berriro gerta ez dadin eskatzeko. Enpresako lankideez gain, hanibat sindikatutako kideak ere kontzentrazioan parte hartu dute. Zortzi orduko lanuztea egiten ari direla azaldu dute langileak, gertatutakoa salatzeko.
Garro Garabietako langilea da atzo hildakoa, eta azpian hartutako garabi zatiak beste bi langile ere zauritu zituen. Iberdrolako Hernaniko azpiestazioan ari ziren garabia muntatzen. Oraindik ez dakite zer dela-eta erori zen zati bat. Jaiotzez errezildarra bazen ere, Beasainen bizi zen. Berarekin zeuden beste bi kide ere zauritu ziren istripuan, biak GH garabietako langileak.