Joxe Gabirondok lidertza sendotu du Zaldibian
Joxe Gabirondo segalari gipuzkoarrak irabazi zuen, asteburuan, Zaldibian jokatutako Euskal Herriko bakarkako sega ligaxkaren bigarren jardunaldia. Lidertza sendotu du, Udabeko lehen saioa ere hark irabazi zuelako. Igor Esnaola legorretarra sailkatu zen bigarren, 3 segundora, eta Mikel Garaialde hirugarren, 15era. Emakumezkoetan Alazne Etxaburua nagusitu zen, Alaitz Imazen aurretik.