Lau lagun Adegiko buruaren enpresan kateatu dira, metalgintzako hirugarren greba egunean
Metalgintza arloko hirugarren greba eguna egiten ari dira gaur Gipuzkoan, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Gaurko antolatu dituzten mobilizazioen artean, Adegiko buruaren enpresan elkarretaratzea egin dute hogeita bost bat langilek, LABek deituta. Gainera, lau lagun kateatu egin dira Hine enpresako sarreran. Ertzainak etorri eta kateak ebaki dizkiete. Arazorik egon ez bada ere, tentsio uneak izan dira, ertzainak protestan ari ziren langileei atzera egiteko eskatu dienean. Hine enpresan bildu badira, haren jabea "negoziazio kolektiboan ardura gehien duen pertsonetako bat" delako izan dela azaldu du LABeko Joxe Mari Mujikak.