Patinete motorizatuetarako osagarri bat diseinatu dute MUren Goierriko campusean
Mondragon Unibertsitateko Goierri campusaren Ingeniaritza Graduko bigarren mailan dauden ikasleek patinete motorizatuetarako osagarri bat diseinatu, fabrikatu eta muntatu dute dimentsio jakinetako zama eramateko. Zehazki, talde lanean hiru patinete egin dituzte ikasleek. Eguerdian egin duten euren lanen erakustaldia unibertsitate atarian.
Goierriko Hitza
Goierri

Proiektua POPBL (Problem Oriented Project Based Learning) ikasketa-metodologian oinarritua dago. Ikasketa metodo tradizionalaren alternatiba bat da: unibertsitate zentroak eguneroko arazoak planteatzen ditu eta ikasleek horiei irtenbidea bilatuz ikasten dute. Horrela, hainbat gaitasun lantzen dituzte, hala nola talde lana, plangintzarako tresnak, bibliografietan bilaketak egitea eta komunikazio gaitasunak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.