Goierriko Ernaiko gazteek Lanbideren egoitza okupatu dute
Gaur goizeko 11:00etan Goierriko Ernai gazte antolakudeko hainbat gaztek Beasaingo Lanbideren egoitza okupatu dute sinbolikoki. Honako prentsa oharra bidali dute ekintzaren harira:
Ernai Goierri-ren oharra:
Gaur goizean Goierriko Ernai gazte antolakundeak LANBIDE-ren egoitza okupatu du Beasainen. Ernaik luzatutako deialdira 30 bat lagunek erantzun dute, eta bulegora sartu. LANBIDE okupatzeko izan ditugun arrazoiak agerikoak dira. Egun, Goierriko gazteon langabezi tasa oso altua da. Alde batetik, lan bila dabiltzanak daude, bestetik, asko eta asko ikasketak luzatzen dabiltza egun daukagun lan faltarengatik, eta beste askok atzerrira joan behar dute bizitza duin baten bila. Dena den, ez da xamurragoa lanean ari direnen egoera; “krisi” bezala izendatu den kapitalismoaren fase honetan, patronalak eta zenbait botere politikok lehengo lan egoera kaskarrak kaskarragoak bihurtzen dituzte, eta hori gehien pairatzen duten kolektiboak betikoak gara, gehienbat: etorkinak, emakumeak eta gazteak. Metalaren sektorean egunotan bizi izan dugun borroka ere hor koka genezake.
Ernai gazte antolakundetik zabaldu nahi dugun mezua garbia da: batera egingo dugu! Gazteok gazte izateagatik bizi ditugun arazoei aurre egiteko modu bakarra batasuna, antolakuntza eta borroka dira, eta norabide honetan jarraituko dugu jo eta su, oso ondo baitakigu eskubideak ez direla zerutik eroriko.
Goierrin ere GAZTEOK BATERA EGINGO DUGU!
Ernai Goierri