Interpretazio zentroko taberna ez da Santa Isabel egunean zabalik egongo
Antioko interpretazio zentroko lanen egoera erakutsi dute Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Pau Llimona arkitekto arduradunak. Eraikina bukatuta badago ere, taberna zein jatetxea ez dira martxan egongo Santa Isabel jaietako egunik handienean, Antioko erromerian, alegia. Egun horretarako, uztailak 2, komun publikoak irekita egongo dira eta kuadrillentzako mahaiak ere prest egongo dira.