Karina abeslaria Lazkaoko egoitzan izango da gaur
Maria Isabel Llaudes Santiago Karina abeslari espainiarra Lazkaoko Txindoki gerontologikoan izango da gaur, bisitari, 17:00etatik aurrera. Musika eskolakoek eta Dantzaki dantza eskolakoek saioa egingo dute. Egoiliarrek gonbidatu dute, eta ibilbide profesional bikainari ematen dioten Txindoki Sariaren bigarren oroigarria jasoko du. Iaz Manolo Escobar gonbidatu zuten.