Lazkaoko pilota eskolan izena emateko epea ireki dute
Lazkao ›Lazkaoko Lapke pilota elkarteak zabaldu du kide gehiago hartzeko izen-emate epea. Lazkaoko nahiz Goierri osoko pilotariei egin die deia, 2013-14 denboraldian jokatzeko. 2002. urtetik 2006ra bitartean —bi urte horiek barne— jaiotakoentzat da deialdia. Lazkaoko kiroldegian daude orriak.