Osoko bilkura egingo du Lazkaoko udalbatzak gaur
Lazkaoko Udaleko zinegotziek ekainari dagokion ohiko osoko batzarra egingo dute, gaur 20:30ean, udaletxean. Kanpandegiko errotondaren obra-ziurtagiri bat, kirol zerbitzuen esleipena eta Txingudi Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan sartzearen alde aurkeztutako mozio bat landuko dituzte, besteak beste.