Seguran hasi dira atez ateko bilketarako kuboak banatzen
Seguran hasi dute atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan jartzeko behar diren kuboen banaketa. Gaur zuten herritarrek kuboen bila joateko aurreneko eguna, eta jende ugari joan da lehen ordurako; hasieran ilarak ere sortu dira Botikaxar kulturgunearen sarreran. Kuboekin batera, hondakin bakoitza noiz atera zehazten duen egutegia eta eskuorri bat banatu dute.

Libe Andueza Sasietako hezitzailearen arabera, herritarrek “harrera ona” egin diote atez atekoari, bai partehartze prozesuan zehar eta baita kuboak jasotzerakoan ere. “Jendeak oso ondo hartu du sistema berria, nahiz eta hasieran ezjakintasunagatik zalantza batzuk izan, jarrera ona agertu du”.
Gaur bezala, bihar eta etzi ere jaso ahal izango dira kuboak Botikaxarren; goizean, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara. Datorren ostegunean, uztailak 4, hasiko dira atez ateko bilketarekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.