Sexu askapenaren inguruko deklarazio instituzionala publiko egin du mankomunitateak
Bihar, ekainak 28 Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna dela eta, deklarazio instituzionala publiko egin du Urola Garaiko Mankomunitateak. Urretxuko udaletxean egin duten agerraldia gaur goizean Begoña Pereira, Zumarragako berdintasun zinegotziak, Jon Altolagirre, Lourdes Lasa, eta Lourdes Ugarte Urretxuko, Ezkio-Itsasoko eta Legazpiko gizarte zerbitzuetako zinegotziek eta Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak.