Zumarraga-Urretxuko Ikastolako ikasleek Iñigo Muruaren alde egindako dantza jaialdia
Iñigo Murua gaztearen tratamendua ordaintzen laguntzeko asmoz, Zumarraga-Urretxuko Ikastolako bere ikaskideek dantza jaialdia egin dute asteburuan, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak bost euroan jarri zituzten salgai, eta jende ugari bildu zen saioa ikusteko. Azken hilabeteetan entseguetan buru-belarri aritu dira ikasleak, eta irakasle baten hitzetan, «elkartasunaren ikasgaian denek atera dute nota bikaina, aho batez azaldu baitira laguntzeko prest». Gotzon Aranburu kazetariak jaialdiko irudiak bildu ditu, bideoan.