Ataungo organo barrokoan lau kontzertu izango dira, lehena larunbatean
Ataungo Tourseko San Martinen elizan dagoen organo barrokoan lau asteburuko musika zikloa izango da, Nazioarteko VII. Jaialdia. Lehenengo emanaldia larunbatean izango da, eta abuztuaren 4ra arte, asteburu oro izango da kontzerturen bat. 1761ean eraiki zuen Ataungo organoa, eta barroko estiloko apurrenetakoa da Gipuzkoan.
Aurreneko kontzertua Giampaolo di Rosa organistak egingo du, larunbatean, 19:00etan hasita. Organo barrokoari dagokion garaiko obrak joko ditu Di Rosak, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetakoak. Gabrieliren tokata batekin hasi, eta Frescobaldi, Sweelinck eta Cabanillas konposatzaileen lanak interpretatuko ditu, tarteetan lau inprobisazio sartuta.
Hurrengo asteetarako egitarau osoa hauxe da. Kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira, azkenekoa izan ezik (hori 18:30ean), Tourseko San Martin elizan.
- Bihar, uztailak 13, larunbata: Giampaolo di Rosa organo jotzailea.
- Uztailak 20, larunbata. Fernando Gonzalo organo jotzailea eta Ainhoa Franco sopranoa eta biolin jotzailea.
- Uztailak 27, larunbata. Landarbaso abesbatza.
- Abuztuak 4, igandea (18:30ean). Loreto Fernandez Imaz organo jotzailea.