Korrikalariak Igartza jauregi barruan ari dira indarrak berritzen Pasta Partyan eta kanpoan siesta egin nahian edo behintzat deskantsu hartzen belardian botata daude dozena bat lagun. Izan ere, bi ordu barru abiatuko da Ehunmiliak proba, eta ordurako indarrak berrituta egotea komeni zaie partehartzaileei.
Abiatu dira korrikalariak mendian gora. 18:00etan puntuan ekin diote ibilbideari Beasaingo Loinazko San Martin plazan, eta 168 kilometro dituzte orain aurretik. Eguraldia lagun bada, Txindoki eta Aizkorri igo beharko dituzte, eta tartean hainbat eta hainbat gailur gehiago. Plaza inguruak eta Kale Nagusia jendez gainezka zirela irten dira korrikalriak, eta lehena bihar arratsaldeko lehen orduan iritsiko da Beasaingo plazako helmugara. 23:00etan Goierriko Bi Handiak probako korrikalrien txanda izango da.
Gaur eguerdian banatu dituzte aurtengo Lore sariketako sariak. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin dute sari banaketa. Irabazleak honakoak izan dira: Urretxutik, Mª Jesus Arrizabalaga (Erratzu goiko baserria), Mª Antonia Arkauz Unamuno (Mendizabal txiki baserria) eta Marianti Zaldua (Agerre baserria). Zumarragatik, Mª Jose Zubillaga (Oragoikoa baserria), Lourdes Etxaniz (Landaburu baserria) eta Patxi Plazaola (Abendaño baserria)