Bi ordu barru hasiko da Ehunmiliak mendi lasterketa
Korrikalariak Igartza jauregi barruan ari dira indarrak berritzen Pasta Partyan eta kanpoan siesta egin nahian edo behintzat deskantsu hartzen belardian botata daude dozena bat lagun. Izan ere, bi ordu barru abiatuko da Ehunmiliak proba, eta ordurako indarrak berrituta egotea komeni zaie partehartzaileei.
Ane Arrieta
Goierri

Goizean korrikalari ugari pasa da Gernika pasealekutik dortsalak hartzera, eta Beasaingo kaleak korrikalariz bete dira dagoeneko. Kalean gora eta behera ibili dira, asko tabernetako terrazetan ere bai, eta antolakuntza taldea azken lanak egiten aritu da: poltsak gordetzeko gunea prestatu, arkuak jarri, guneak zehaztu.
Dena prest dago 18:00etan puntuan Ehunmiliakeko korrikalariak mendian gora abiatzeko. Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak 23:00etan abaituko dira. Denak Beasaingo Loinazko San Martin plazatik irtengo dira. Antolatzaileek arreta berezia eskatu dute beroagatik, eta ekaitz arriskua ere iragarrita dago. Kontuz eta arretaz ibiltzeko eskatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.