Hasi dira lasterkariak Beasaina inguratzen
Atzo hasi ziren Beasainen Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetarako dortsalak banatzen eta gaur goizean ere hasi dira jada. Korrikalariek dortsalak jaso, argazki batzuk atera eta ingurua ezagutzen ari dira, asko jada kirola egiteko arropa jantzita. Giro beroa dago kalean. Eguerdian Pasta Party izango dute Igartza jauregian, bazkari pasara egiteko eta 18:00etan emango diote hasiera Ehunmiliak probari eta 23:00etan Goierriko 2 Handiak probari.
Hemen goizak utzi dituen irudi batzuk: