Ordubetez atzeratu dute G2H probaren hasiera, ekaitza dela eta
Iragarpenik okerrenak bete egin dira eta arratsaldeko bero saparen ondoren, ekaitzak gogor astindu du Goierri ingurua. Hori dela eta, antolakuntzako kideek Goierriko Bi Handiak (G2H) probaren hasiera ordubetez atzeratzea erabaki dute. Ondo bidean, beraz, 00:00etan hasiko da lasterketa.
Bestalde, Ehunmiliak (EHM) probako korrikalariak Elosuara bidean dira une honetan. Zumarragatik Imanol Aleson pasa da aurrena, 2:16:41eko denborarekin. Apenas 3 minutu eta erdiko aldearekin iritsi da Sergio Yanez, eta haren atzetik, sei minutuko atzerapenarekin, Felipe Artigue eta Joxelu Albizuri.
Aurreneko emakumezkoa Nerea Martinez izan da Zumarragan, 2 ordu eta 36 minutuko denboran.