Arrate Garin legorretarra Euskal Herriko sega txapelketan ariko da, igandean
Arrate Garin segalari legorretarrak emakumezkoen Euskal Herriko I. Sega txapelketako finala jokatuko du, igandean. Zizurkilgo (Gipuzkoa) Areta baserriko belardietan izango da lehiaketa, eta hiru segalarik neurtuko dituzte indarrak: Garinek, Alazne Etxaburuak eta Irati Astondoak. Igandean 12:00etan hasiko da. Estreinako aldia da Euskal Herrikoa emakumeen artean antolatu dutena. 20 minutuan belar kilo gehien ebakitzen duenak irabaziko du.